Joxe Azurmendi filosofo eta pentsalari zegamarra zendu da 84 urte zituela

  • Joxe Azurmendi filosofo eta pentsalari zegamarra zendu da 84 urte zituela

  • Jakin aldizkariak azpimarratu duenez, "pentsamendu itzela utzi diguzu. Hura lantzen jarraituko dugu, beti eskatu izan diguzun bezala, zu (eta inor) jainkotu gabe, baina maisu-maistrak aitortuz". Aldizkari historiko horrek nabarmendu duenez, Azurmendiren pentsamendua funtsezkoa izan zen joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan euskara eta euskal kultura berritu eta bultzatzeko

Joxe Azurmendi pentsalari eta filosofo zegamarra hil da Donostian. Zehazki, asteartean zendu zen 84 urte zituela, Jakin aldizkariak jakinarazi duenez.

Jakin-ek nabarmendu duenez, "pentsamendu itzela utzi diguzu. Hura lantzen jarraituko dugu, beti eskatu izan diguzun bezala, zu (eta inor) jainkotu gabe, baina maisu-maistrak aitortuz". Aldizkari historiko horrek azpimarratu du, gaur argitaratutako ohar batean, Azurmendiren pentsamendua funtsezkoa izan zela joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan euskara eta euskal kultura berritu eta bultzatzeko. "Bere garaiko eta etorkizuneko euskaldunentzat pentsatu duen filosofoa joan da, eta 40 liburutik gorako obra utzi du", gaineratu du.

Jarraitu irakurtzen

orain.eus

  • DataUztailak 2
  • Gaia Literatura