GIDOI MENTORING. Senior Supports Junior 2025
2024ko lehen edizio arrakastatsuaren ondoren, GIDOIk berriz ere GIDOI Mentoring. Senior supports junior, deialdia zabaldu du. Film luze baten ideia garatu eta GIDOI TRATAMENDU sendoa bihurtzeko talentuei berriei laguntzeko programa.
Gidoi-tratamendua garatzeko gidoilari profesional bat (GIDOIko bazkide seniorra) duen mentoria-modulu bat du eta baita salmenta-materialak sortzeko laguntza-modulu bat ere (sinopsia, memoria, etab.).
Programa Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren egile berriei zuzenduta dago (edo Nafarroan, euskaraz idatzitako lanen kasuan soilik).
PROGRAMAREN HELBURUAK
- Talentu berrien artean zinemarako idazketa sustatzea eta babestea.
- Talentuen ihesa saihestuko duten gazteentzako egiturak sortzea.
- Gure elkarteko bazkide junior eta seniorren arteko sinergiak sustatzea.
- Gidoilari berriei beharrezko tresna sortzaileak eta laguntza profesionala ematea, beren proiektua Eusko Jaurlaritzaren Gidoi Idazketarako Laguntzen deialdira aurkezteko.
ONARTUTAKO PROIEKTU MOTAK
- Fikziozko film luzeak edo dokumentalak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza koofizialetan idatziak.
- Ideia originalak. Ez da egokitzapenik onartuko.
- Garatu ez diren ideia argitaragabeak. Ezin izango dira inskribatu edozein erakunde publiko edo pribaturen aurreko deialdietan aurkeztutako proiektuak, ezta beste mentoretza-programa edo laborategi batzuetan parte hartu dutenak ere.
GIDOIK ESKAINITAKO BALIABIDEAK
- GIDOIko gidoilari senior batek film luzearen ideia garatzen laguntzea (gutxienez zinema-aretoetan, plataformetan edo telebistan modu komertzialean estreinatu den film luze edo serie baten kredituetan agertzen den gidoigilea).
- Online tutoretza-saioak hiru hilabetez izango dira, 2025eko iraila erdialdetik abendu erdialdera, film luzeen gidoiaren tratamendua garatzeko.
- Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Gidoi Idazketa Laguntzetara aurkezteko salmenta eta orientazio materialak sortzeko laguntza, 2025eko abendua erdialdean.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: UZTAILAK 29, (12:00).
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Uztailak 2(e)tik 2025(e)ko Uztailak 29(e)ra
- EntitateaGIDOI - Euskal Herriko Gidoigileak
- Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraSorkuntza
- Harremanamensaje@gidoi.com
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


