Lauaxeta Sariak 2025
Foru-Agindu honen helburua 2025eko Lauaxeta Sarietarako deialdi publikoa onartzea da. Deialdiak bi adar dauzka: alde batetik, Bizkaian bereziki eta, munduan zehar, oro har, euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan egindako ekarpenagatik nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoak edo irabazi-asmorik gabeko kolektibo edo taldeak publikoki saritzea eta merezimenduzko jarduera horiek plazaratu eta zabaltzea, gizarte osoa zeregin horretara erakartzeko pizgarri gerta daitezen; eta, bestetik, poesiaren eta ikus-entzunezkoen arloetan sorturiko euskarazko lanak zabaltzea, ondoren adierazten diren modalitateen bidez:
a) «2025eko Ohorezko Lauaxeta Saria», Bizkaian, bereziki, eta munduan zehar, orokorki, euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan pertsona fisiko edo juridiko batek edo batzuek edo irabazi-asmorik gabeko kolektibo edo talde batek edo batzuek izan duen/duten ibilbidea saritzen duena.
b) «2025eko Lauaxeta Poesia Saria», euskaraz bertsotan edo poesia-prosan sortutako poesia saritzen duena bi mailatan: 1) delako lana argitaratu denean 35 urte edo gehiago duten idazleei dagokiena eta 2) 35 urtetik beherakoena. Egin-eginean ere, lanen bikaintasunez gain, idazle gazteen artean poesiagintza suspertzeko eta zabaltzeko asmoz mailakatu eta banatu da sari hau.
c) «2025eko Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria», memoria historikoari buruz euskaraz sortutako dokumental formatuko ikus-entzunezko lanak saritzen dituena, hain zuzen, Euskal Herriaren bilakaera historikoan arrastoa utzi duten gertakari, talde edo pertsonetan oinarritzen diren lanak.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Uztailak 2(e)tik 2025(e)ko Uztailak 18(e)ra
- EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
- AtalaEuskara, Kultura eta Kirol Saila
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkus-entzunezkoa, Literatura, Bestelakoak
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


