"La profesión de guionista en España. Un estudio socioprofesional en el contexto de la transformación digital de la industria audiovisual"
SGAE Fundazioak, ALMA Gidoilarien Sindikatuak, Ikus-entzunezko Gidoilarien Elkarteen Foroak (FAGA) eta DAMAk La profesión de guionista en España azterlana aurkeztu dute. Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Espainiako Zinemaren Unibertsitate Institutuak egin du azterlana, Concepción Cascajosa irakaslearen zuzendaritzapean. Txosten honetan, Espainiako zinema, telesail, saio eta dokumentaletako gidoilarien egoera soziolaborala aztertzen da, eta hainbat alderdi jorratzen dira, hala nola sektorearen ezaugarri demografikoak, profesionalen prestakuntza eta esperientzia, lan-baldintzak, lanbiderako sarbidea eta aurre egin beharreko oztopo nagusiak.


