BASQUE.MUSIC. Monkey Week 2025en: Euskal Herriko talde eta artistei zuzendutako deialdia
Monkey Week, Puerto de Santa Marían (Andaluzia) egingo den musikaren merkatu profesionalak, 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia ireki du. Jaialdia azaroaren 20tik 22ra bitartean egingo da.
BASQUE. MUSIC. egitasmoak bi musika talde edo artisten kontzertuak babestuko ditu azokaren programazio ofizialaren baitan.
Bertan parte hatzeko proposamen artistikoak aurkezteko deialdia uztailaren 2tik 16ra dago zabalik esteka honetako galdetegian.
Monkey Week jaialdian arituko den artista edo taldearen hautaketa jardunaldi profesionalen antolakuntzak egingo du.
BASQUE.MUSIC.etik aurrekontu bat bideratuko da kontzertu hauek egiteko gastuak ordaintzeko.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Uztailak 2(e)tik 2025(e)ko Uztailak 16(e)ra
- EntitateaMonkey Week, BASQUE. MUSIC.
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaMusika
- JardueraErakusketa eta programazioa
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


