BASQUE. MUSIC. Fira B! 2025en: Euskal Herriko jazz talde eta artistei eta musika jaialdietako programatzaileei zuzendutako deialdia
Fira B! Balear Uharteetan egiten den musikaren merkatu profesionalak 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia ireki du.
2025eko azaroaren 6tik 8ra bitartean ospatuko da musika-programazioari zuzendutako programazioa.
BASQUE. MUSIC. egitasmoak jazz musika talde baten kontzertua babestuko du azokaren programazio ofizialaren baitan.
Bertan parte hatzeko proposamen artistikoak aurkezteko deialdia uztailaren 2tik 16ra dago zabalik esteka honetako galdetegian.
Fira B! jaialdian arituko den artista edo taldearen hautaketa jardunaldi profesionalen antolakuntzak egingo du.
BASQUE. MUSIC.-etik partida ekonomiko bat bideratuko da kontzertu hau egiteko gastuak ordaintzeko.
Horretaz gain, Euskal Herriko bi musika jaialditako programatzaileak aukeratuko dituzte Fira B!-n parte hartzeko. Bi pertsona hauen bidai gastuak eta Fira B!-ko antolakuntzak ordainduko ditu.
Interesatuek uztailaren 2tik 16ra bitartean irekita egongo den deialdian izena emango dute galdetegi honen bidez. Programatzaile hauen aukeraketa Fira B!-ko antolakuntzak burutuko du.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Uztailak 2(e)tik 2025(e)ko Uztailak 16(e)ra
- EntitateaFira B!, BASQUE. MUSIC.
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaMusika
- JardueraErakusketa eta programazioa
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


