Jazzinemaren bederatzigarren edizioak "Köln 75" (Ido Fluck, 2025) estreinatuko du eta "The Conversation" (Francis Ford Coppola, 1974) film klasiko modernoa berreskuratuko du

  • Jazzinemaren bederatzigarren edizioak

  • Gainera, beste bi proiekzio ere izango dira: Legacy (Manal Masri, 2025) eta Soundtrack to a Coup D'État -Banda sonora para un golpe de estado- (Johan Grimonprez, 2024)

Jazzinemaren bederatzigarren edizioa ostegunean hasiko da Artium Museoan Köln 75 filmaren (Ido Fluck, 2025) aurrestreinaldiarekin. Alemaniak, Poloniak eta Belgikak koproduzitua, filmak Vera Brandes du protagonista nagusi, zeinak musikaren historiako bakarkako kontzerturik ospetsuenetako bat antolatu baitzuen 1970eko hamarkadan: Keith Jarrettek Kolonian eman zuen kontzertua. Berlingo Zinemaldian estreinatu zen filma, eta Donostian, Iruñean eta Gasteizen aurkeztuko da orain; Donostian eta Iruñean, Begona del Teso film-kritikariak egingo du aurkezpena, eta Arabako hiriburuan, berriz, Alberto Ibarrondo Gasteizko Jazzaldiaren zuzendariak.

Halaber, Euskadiko Filmategiak The Conversation -Elkarrizketa- (Francis Ford Coppola, 1974) film klasiko modernoa berreskuratuko du, zeinak kontatzen baitu nola magnate batek detektibe bat kontratatzen duen bere emazteak ustez langile batekin duen harremana iker dezan. Gene Hackman aktore hil berria da protagonista, baina ez soilik filmarena, baita aurtengo zikloko kartelarena ere, saxoa jotzen ageri baitzaigu han.

Jarraitu irakurtzen

filmoteka.eus

  • DataEkainak 30
  • Gaia Ikus-entzunezkoa