Ikusmira Berriak egonaldiak: 2025eko deialdia
Uztailaren 1ean hasiko da ikus-entzunezko proiektuak garatzeko Ikusmira Berriak egonaldi-programaren hamabigarren deialdia. Programa Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatzen dute.
Euskal Herriko, Espainiako eta beste herrialde batzuetako zinemagileek ez ezik, Nest sailean parte hartu dutenek eta EQZEko ikasleek ere irailaren 1era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren proiektuak. Izen-ematea online egin beharko da eta urtarrilean jakingo da kategoria bakoitzean zer lan hautatu diren.
Egonaldiko zortzi asteak bi alditan banatzen dira. Alde batetik, 2026ko martxotik apirilera bitarteko sei asteetan, zinemagileek beren proiektuak abian jarri ahal izango dituzte Donostiako Tabakalera Zentroan. Hor, zinemagile bakoitzak batzorde adituaren aholkularitza jasoko du, baita diziplina anitzeko ikuspegi profesionaletik emandako tutoretzak ere. Proiektu bakoitzaren premia espezifikoen arabera, banakako saioak eta taldekoak emango dira; horretaz gain, EQZEko ikasketa-programa ere eskuragarri izango dute hautatuek. Bestalde, Zinemaldia egiten den bitartean, zuzendariak irailean bi astez itzuliko dira Donostiara, dagoeneko garatuago izango duten proiektua zinemaren industriako ordezkariei erakusteko.
Maiatzetik irailera bitarte, beren proiektuan lanean jarraitzen duten bitartean, zinemagile bakoitzak profesional batzuen tutoretza jasoko du online, eta ekainean laguntza ekonomiko bat emango zaie, egonaldiaren bi zatien artean lanean jarraitzeko aukera izan dezaten.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Uztailak 1(e)tik 2025(e)ko Irailak 1(e)ra
- EntitateaDonostia Zinemaldia, Tabakalera, Elías Querejeta Zine Eskola
- Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
- LekuaGipuzkoa
- Iraupena8 aste
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraSorkuntza, Prestakuntza
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


