"Between Goodbyes"-ek irabazi du Zinegoak 2025 Sari Nagusia, Europan adoptatutako pertsona batek Koreako jatorrira egindako bidaia kontatzen duen dokumentalak


Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak 2025eko edizioaren palmaresa jakinarazi du gaur. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira jaialdiko sari nagusiak. Zinegoak Sari Nagusia, EITBk babestua eta 4000 euroko balioarekin, Jota Munen Between Goodbyes dokumentalak irabazi du. Epaimahaiak nabarmendu nahi izan du "pertsona adoptatu baten jatorrirako bidaia gogor eta sendagarri bat kontatzeko erabiltzen den trebetasun eta edertasunagatik. Esperientzia intimo eta pertsonal batetik abiatuta, adopzio transnazionalek zeharkatutako kolektibo oso baten historia kontatzen du". Dokumentalak Maike izeneko queer pertsona baten historia kontatzen du, Koreako jatorria duena eta Herbeheretako familia batean adoptatua izan dena.

Film luze honek Lesbianismo eta Genero saria ere irabazi du, 1500 euroko balioarekin, Bilboko Udaleko Berdintasun Arloak babestua. Epaimahaiak baloratu duenez, "erromantizismoa eta nazioarteko adopzioaren idealizazioa desmuntatzeagatik eta protagonistek aurrean dituzten ondorio emozionalak erakusteagatik. Pelikula honek erakusten digu baliabide ekonomiko gutxien dituzten emakumeak sistema kapitalista basatiaren eta Mendebaldeko gizarteen beharrak asetzeko erabili direla".

Jarraitu irakurtzen

zinegoak.com

  • DataEkainak 30
  • Gaia Ikus-entzunezkoa