Richard Linklaterren film berriak irekiko du Nouvelles Vagues Biarrizko jaialdia
- Lapurdiko kostaldeko udalerriak sei eguneko jaialdia abiatuko du gaur, eta Linklater bera, Keira Knightley eta Sofia Coppola, hirugarren edizio honetako ohorezko gonbidatua, hartuko ditu, besteak beste
"Nouvelle vague"k, Richard Linklater texastar zuzendariaren (Boyhood, After trilogia...) film berriak, inauguratuko du gaur arratsaldean, asteartearekin, Le Théâtre de la Gare du Midin Biarrizko Zinema Jaialdia, Nouvelles Vagues.
Zuzendaria bera proiekzioan izango da, Guillaume Marbeck, Aubry Dullin eta Paolo Luka Noé aktoreekin batera, eta "À bout de soufflé" (Jean-Luc Godard, 1959) Nouvelle Vague frantziar zinema mugimenduaren film aitzindariaren ekoizpena eta filmatze lanak erakusten dituen fikziozko lana euskal publikoarekin ikusi ahalko du horrela Linklaterrek. Zuzendariak, gainera, publikoarekiko elkarrizketa izango du bihar goizean, asteazkenarekin.


