Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: arte plastikoak (2025)
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2025ean Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren nazioarteko arte-azoketan arte-galeriek parte hartzea finantzatzeko dira, euskal artisten lana zabaltzeko.
Azoketara joateko aurkeztutako proiektuaren ondoriozko gastutzat hartuko dira standaren alokairu-gastuak eta euskal artisten obra-garraioaren gastuak.
Eskatzaileak egiaztatzen badu azokan parte hartzea organo kudeatzaileak onartu duela, dirulaguntza emango da.
Ez da inolaz ere diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Kasu horretan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.
Laguntzen zenbatekoa eta muga
1.– Laguntzen zenbateko osoa 72.000 eurokoa da.
a) Arco Nazioarteko Arte Azokan (Madril, Espainia) parte hartzea:
1. Gehieneko zenbateko osoa: 24.000 euro.
2. Galeria bakoitzeko dirulaguntza: onartutako kostuen % 75, 12.000 euro gainditu gabe.
b) III. eranskinean zerrendatutako Espainiako estatutik kanpoko nazioarteko azoketan parte hartzea:
1. Gehieneko zenbateko osoa: 48.000 euro.
2. Azoka eta galeria bakoitzeko dirulaguntza: onartutako kostuen % 75, 20.000 euro gainditu gabe Amerikako eta Asiako azoketarako eta 12.000 euro Europako azoketarako.
c) Nazioarteko beste arte-azoka batzuetan parte hartzea: a) eta b) apartatuetarako aurreikusitako zenbatekoak agortu ez badira bakarrik emango dira. Kasu horretan, ematen diren dirulaguntzen zenbatekoa, azoka eta galeria bakoitzeko, onartutako kostuen % 75era iritsi ahal izango da, 6.000 euro gainditu gabe.
2.– Talderen baten barruan gehieneko zuzkidura ez bada nahikoa aurreikusitako gehieneko kopuruak emateko, dagokion zenbatekoa eskabide guztien artean hainbanatuko da, onartutako kostuaren proportzioan.
3.– Eskabiderik ez egoteagatik edo baldintzak ez betetzeagatik 1.a) apartaturako esleitutako zenbatekoa agortzen ez bada, 1.b) apartaturako esleitutako zenbatekoa handitu ahal izango da. era berean, 1.a) eta 1.b) apartatuetan esleitu gabeko zenbatekoak, hala badagokio, 1.c) apartatukoei esleituko zaizkie.
4.– Nolanahi ere, azoketara joateko gehieneko zenbatekoa, pertsona edo entitate eskatzaile bakoitzeko, ez da 50.000 eurotik gorakoa izango.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Ekainak 24(e)tik 2025(e)ko Uztailak 23(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkusizko arteak
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


