Abian da Bilbao BBK Live jaialdiaren atzerako kontaketa: Akelarreko programazioa eta ordutegiak prest daude

  • Abian da Bilbao BBK Live jaialdiaren atzerako kontaketa: Akelarreko programazioa eta ordutegiak prest daude

  • GAZZI izango da komisario Akelarren, kanpalekuko erritual elektronikoan, DJ hauekin batera: Piolinda Marcela, Nina Emocional, Niki Lauda eta Karne Kulture
  • Bilbao BBK Live jaialdia aurtengo edizioko azken xehetasunak lotzen ari da Kobetamendin uztailaren 10, 11 eta 12rako

Bilbao BBK Live jaialdiaren motorrak berotzen hasiak dira 2025eko edizio honetarako; uztailaren 10ean, 11n eta 12an izango da, 100 artista baino gehiagorekin, soinu-aniztasuna eta sortzeko askatasuna izanik aldarri. Hasteko aste gutxi falta diren honetan, jaialdiko ordutegien berri eman dute, agertokiz agertoki, eta Akelarreko programazioa ere iragarri dute. Bilbao BBK Live jaialdiaren edizio honetan, esperientzia kolektiboa, ingurunearekiko konexioa eta irekitze artistikoa izango dira, berriro ere, proposamenaren ardatz nagusi.

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 18
  • Gaia Musika