"Memoria duten paisaiak" argazkilaritza-lehiaketa 2025

Nafarroako Artxibo Garaikideak "Memoria duten paisaiak" izeneko proiektua berritu du, eta VIII. argazkilaritza-lehiaketa antolatu du, aurten "Nafarroako kirol paisaiei" buruzkoa. Lehiaketa horren asmoa da herritarrak sentsibilizatzea, irudiaren bidez, XX. mendean zehar gaur egun arte eraikitako kiroletarako eraikin, instalazio edo zentroek paisaian eragindako aldaketez eta eraldaketez. Era berean, agerian jarri nahi da paisaia ongizate indibidual eta sozialerako funtsezko elementua dela, eta paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeak guztiontzako eskubideak eta erantzukizunak dakartzala.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Uztailak 1(e)tik 2025(e)ko Irailak 5(e)ra
  • EntitateaNafarroako Artxibo Garaikidea
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.