58. Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sariak (2026)

  • 58. Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sariak (2026)

Kutxa Fundazioak antolatzen eta ematen dituen Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sarien 58. edizioaren helburua literatur sorkuntza eta zabalkundea sustatzea da.

Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, adin nagusiak, edozein dela ere horien nazionalitatea. Erresidentzia Espainian izatea derrigorrezkoa da gaztelaniazko modalitateetan parte hartu ahal izateko; ostera, euskarazko modalitateetan berariazko parte hartzea irekia dago edozein herrialdeetan erresidentzia duten pertsonei.

MODALITATEAK ETA SARIAK

EUSKARAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro

EUSKARAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro

GAZTELANIAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro

GAZTELANIAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro

Sariei eta oinarriei buruzko kontsultak literatursariak@kutxafundazioa.eus helbidearen bidez egin daitezke.

OHARRA: Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sarien 58. edizioa 2025eko ekainaren 17an zabaldu zen, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agerturiko oharraren bidez, irailaren 23 arteko epearekin. Euskarazko antzerkia eta kontakizun modalitateen epea luzatu egin da 2025eko abenduaren 10a arte.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 17(e)tik 2025(e)ko Abenduak 10(e)ra
  • EntitateaKutxa Fundazioa
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.