XXXVII. bilbainada-lehiaketako konposizio irabazleak ezagutzera eman ditu Bilboko Udalak
- José María Larrazabal Alzagak "Lily Bilbon" lanarekin irabazi du euskarazko modalitatean eta Matías Berrocal Morerrek "La cuadrilla de Bilbao" kantuarekin, gaztelaniazko bilbainadarik onena
- Lehiaketak Hiribilduaren gaurkotasunari buruzko abesti berrien sorkuntza bultzatu nahi du
- Sariak Aste Nagusiko ostiralean banatuko dira Casilda Iturrizarreko Pergolan
- Bilbainaden gala abenduaren 14an izango da, Arriaga Antzokian
Radio Nerviónekin eta TeleBilbaorekin elkarlanean antolatutako Bilbainada lehiaketaren XXXVII. edizioko konposizio irabazleak iragarri ditu Bilboko Udalak.
Oraingo honetan 20 parte-hartzaile eta 26 bilbainada aurkeztu dira lehiaketara. Horietatik, José María Larrazabal Alzagaren "Lily Bilbon" euskarazko bilbainada onena eta Matías Berrocal Morer-en "La cuadrilla de Bilbao" gaztelaniazko bilbainada onena saritu dituzte. Bakoitzak 955 euroko saria eta Don Diego oroigarria jasoko ditu.
Era berean, zortzi accesit eman zaizkie honako konposizio hauei: "Susedidos de Bilbao" (Alberto Núñez Baracaldo), "Bilbotar bikotea" (Juan Carlos Arzamendi Fernández), "Dena hau da Bilbao!" (Alberto Núñez Baracaldo), "Si te gustó París" (Natacha Loyola), "Gabriel Arestiri Gorazarre" (Jon Ander Urkiaga Egidazu eta Josune Barroeta Etxebarria), "Paseando por Bilbao" (Zaira Robles Pérez), "Del Botxito a Nueva York" (Natacha Loyola) eta "El Botxo más cuco" (Alberto Núñez Baracaldo). Irabazleek 420 euroko saria eta plaka bat jasoko dute.
Gainera, Bilbao Mapamundi taldeari ohorezko sari bat ematea erabaki da, bilbainaden oraina eta etorkizuna delako.


