Latitude ezberdinetako erritmoak, arrakasta handiak eta proposamen iraultzaileak Saguesen Donostiako Aste Nagusian

  • Latitude ezberdinetako erritmoak, arrakasta handiak eta proposamen iraultzaileak Saguesen Donostiako Aste Nagusian

  • Mikel Antero donostiarrak diseinatutako hiriaren itsas-sustraiari egindako deia da 2025eko Aste Nagusiaren kartelaren protagonista

2025eko Aste Nagusian Sagueseko agertokian arituko diren artistak aurkeztu ditu gaur Donostia Festak atalak. Kultura zinegotzi Jon Insaustik "musika estilo ezberdinez, eta bertako zein arrakasta handiak ekarriko dituzten beste hainbat artistaz" osatutako egitarauaren berri eman du gaur, hain zuzen ere, Sagues elkargune bihurtuko duen egitaraua.

Abuztuaren 9tik 16ra bitartean kontzertu bat izango da egunero, kasu guztietan 23:45ean hasita.

Horrekin batera, Jon Insaustik 2025eko Aste Nagusiaren kartela aurkeztu du. Mikel Antero Donostiako arte-zuzendari eta errealizadoreak sortutako kartelak hiriaren itsas-sustraiari keinu egiten dio.

Kartelean Donostiako kolore urdina nagusitzen da, gauaren aurreko ilunabar beroekin. Kartela itsasoa, olatua, badia, kresala da. S formako (San Sebastian) olatu handi bat irudikatzen du, eta erdian, haur bat dago bere aitaren besoen segurtasunaz gozatzen olatu batek sortutako D batean (Donostia). Kartelak eguna eta gaua konbinatzen ditu, Santa Klara uhartean apurtzen sortzen diren eta zerura altxatzen diren itsasoko olatuak bezala, su artifizial bilakatzeko. Eta su artifizial horiek argiztatu, elkartu eta zoriontsu egiten ditu hainbat belaunaldi, lagun eta bizilagun Astea Nagusian.

Hauek izango dira Saguesek hartuko dituen 8 musika emanaldiak:

MORODO. Abuztuak 9

Morodo espainerazko reggaeren adierazle nagusienetakoa da. 20 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, estudioko 5 albumekin eta kolaborazio ugarirekin, reggaearen historia bizia da Espainian eta belaunaldi berrientzako erreferente.

VICCO. Abuztuak 10

"Nochentera" fenomeno biralarekin eta 2024an atera zuen lehen diskoarekin Espainiako pop musikaren ahots nabarmenetako bat da. Laurogeigarren hamarkadako eraginak dituzten abestiek artista honen moldakortasuna eta belaunaldien arteko benetako ereserkiak sortzeko gaitasuna nabarmentzen dituzte.

OBK. Abuztuak 11

OBK 1991. urtean sortutako Espainiako pop-elektronikoaren aitzindariak dira. Urte horrez geroztik, 15 disko baino gehiago argitaratu dituzte eta mundu osoan 1.000 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte. Ikuskizuna nostalgiaz eta energiaz beterikoa da eta Saguesera iritsiko da hainbat belaunaldi markatu dituen hit bildumarekin.

J MARTINA + DUPLA. Abuztuak 12

Bi talde euskaldun hauen musika urbanoak eta pop elektronikoak dantzan jarriko du Sagues. J Martina hirukote nafar-bizkaitarrak soinu garaikideekin eta diziplina anitzeko proposamen artistikoa eskainiko du Sagueseko agertokian. Eta Aguraindik Dupla taldea iritsiko da pop, elektronika, rap eta euskal folklorea nahasiz eta soinu paregabe eta sailkaezina sortuz.

SEXY ZEBRAS. Abuztuak 13

Sexy Zebras taldearen rock elektrikoak eta pop ultra-kementsuak benetakotasuna eta ikuskizun handia ekarriko dute Saguesera. Nazioarte mailan arrakasta handia duen soinu potentzia handiko taldea da.

JANUS LESTER + lagunak. Abuztuak 14

Musikari Berarra Saguesera iritsiko da Lore izeneko bere bigarren diskoarekin, hain zuzen ere, ñabarduraz betetako bigarren disko sakonarekin. Urte eta erdiko ibilbidean Euskal Herrian 100 kontzertu egin ditu eta artista handiekin lankidetzan aritzeko aukera izan du. Sagueseko oholtzan hainbat artista gonbidatu izango ditu.

MARLON. Abuztuak 15

Asturiaseko talde hau Espainiako pop-rockaren erreferente bihurtu da. Hainbat sari jasotzeko nominatuak izan dira, eta Odeon eta Los40 Music Awards-en sariak irabazi ondoren, taldearen estatusa sendotu da. Olvide Olvidarte abestia Sagues kantatzen jarriko du ziur.

LEIRE MARTÍNEZ. Abuztuak 16

Bakarkako ibilbideari ekin dio azken 15 urteetan La Oreja de Van Gogh taldearen abeslaria izan ondoren. Errenteriako abeslariak bere proiektu berria aurkeztuko du Saguesen, hain zuzen ere, nortasun propioa, sormena eta benetakotasuna aztertzen dituen proiektua.


  • DataEkainak 13
  • Gaia Musika