Hiru artistak Artium Museoko gelaurreko espazioak hartuko dituzte "Bilduma, ikusgai" programaren baitan

  • Hiru artistak Artium Museoko gelaurreko espazioak hartuko dituzte

  • Bildumako funtsen aukeraketa berriak Ángela de la Cruz, Ángeles Marco eta Patti Smithen lanak biltzen ditu, eta espazio berean ikusgai dauden Cristina Iglesias, Julia Spínola, Alberto Peral, Katinka Bock eta Susana Solanoren lanei elkartuko zaizkie
  • "Bilduma, ikusgai" programak bildumako lan esanguratsuenen txandakatzea proposatzen du museoko biltegietan gordeta dagoen ondarea ikusgai jartzeko

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak bildumako lanen aurkezpen berria iragarri du "Bilduma, ikusgai" programaren baitan. Horren helburua da Artium Museoan gordeta dagoen ondare publikoa ikusgai jartzea eta publikoei horietara gerturatzeko aukera ematea. Txandakatze berri hori museoaren gelaurreko espazioetan dago ikusgai eta lan hauek biltzen ditu: Ángela de la Cruzen (A Coruña, 1965) Stuck [Trabatuta] lana (2004); Ángeles Marcoren (Valentzia, 1947 – 2008) Ventana (Contraventana) (1983) eta 2008an Artium Museoan antolatu zuen erakusketarekin lotuta Patti Smithek (Chicago, AEB, 1946) museoari dohaintzan eman zizkion argazkien aukeraketa. Lan horiek aurretik toki berean jarritako beste artista batzuen lanekin batera egongo dira ikusgai: Susana Solano (Bartzelona, 1946), Cristina Iglesias (Donostia, 1956), Julia Spínola (Madril, 1979), Katinka Bock (Frankfurt, 1976) edo Alberto Peral (Santurtzi, 1966). Batera egindako aurkezpen hori musoan ikusgai egongo da irailera arte.

Jarraitu irakurtzen

artium.eus

  • DataEkainak 13
  • Gaia Museoak, Ondarea