Benito Lertxundi omenduko du Getxo Folk jaialdiak
- "Hunkidura kuttunak" ikuskizunak musika, dantza eta beste diziplina artistiko batzuetako hainbat artista bilduko ditu Muxikebarrin irailaren 14an
Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiaren 41. ekitaldia irailaren 14an amaituko da, euskal musikaren artistarik adierazgarrienetariko bat den Benito Lertxundiri omenaldia eginez. "Hunkidura kuttunak" izenburuaz, ikuskizunak ibilbide zirraragarria proposatzen dio publikoari Orioko Bardoaren jardueraren zehar hainbat artistaren eskutik, musika, dantza eta beste diziplina artistiko batzuk uztartu ko direla. Sarrerak eta abonamenduak uztailaren 7an jarriko dira salgai Getxo Kulturako ohiko kanaletan.
Ikuskizun horren bitartez, jaialdiak Benito Lertxundiren ibilbide luze eta emankorra ohoratu nahi du, omenaldi hunkigarri eta artistiko eskainita. "Oriotik Euskal Herrira Benitoren abestiekin" lelopean, emanaldi honek ikus-entzulea bidaia emozional batera eramango du, Lertxundiren kantuen bidez Euskal Herriko kultura, historia eta sentimenduen paisaian murgilduz. "Oi lur" abestitik hasita, "Euskal Pizkundea"-raino!


