Igartza Musika Beka 2025-2026

  • Igartza Musika Beka 2025-2026

Beka honen helburua da Euskal Herrian kultura sustatzea eta musika hedatzea, bereziki goi mailako musika-hezkuntzaren esparruan.

Deialdia Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Interpretazio espezialitateetan (Klasikoa edo Jazza) matrikulatuta dauden eta ikasketak egiten ari den edozein adin edo nazionalitatekoparte hartzaileri dago irekia.

Musikenen Goi Mailako Titulazioaren laugarren urtean eta Interpretazio Masterretan (Orkestra Ikasketen Masterrak, Musika Interpretazio Masterra eta Jazz-Interpretazio Masterra) matrikula egina duten ikasleek izango dute saria jasotzeko aukera, hurrenez hurren.

Bekak helburu dituen ikasketak 2025/2026 ikasturtean egin beharko dira.

Eskatzaileek curriculum labur bat eta programa libre baten egitaraua eman beharko dituzte, gehienez hamar minutuko iraupenekoa. Egitarauak barne hartzen dituen bi obra gutxienez, edo obren mugimenduak, estilo ezberdinetakoak izan beharko dira.

Hala behar duten obrak laguntzaile batekin jo beharko dira, hautagaiek eraman beharko dute.  


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 11(e)tik 2025(e)ko Azaroak 7(e)ra
  • EntitateaBeasaingo Udala
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaMusika
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.