Donostiako Orfeoiak 19 emanaldi eskainiko ditu ekaina eta iraila bitartean

  • Donostiako Orfeoiak 19 emanaldi eskainiko ditu ekaina eta iraila bitartean

Donostiako Orfeoiaren udako denboraldia bihar, ekainak 6, hasiko da Andre Mariaren Basilikan, eta abesbatzak Frantziako hiru jaialditan parte hartuko du, baita Musika Hamabostaldian eta Santanderko Festibalean ere.

Donostiako Orfeoiak uda bizi bati egin beharko dio aurre, nazioko zein nazioarteko jaialdietan parte-hartze nabarmena izango du eta. Gainera, aurten ere Musika Hamabostaldian presentzia izango du.

Ekaina

Udako denboraldiari hasiera emateko, ekainaren 6an, Andre Mariaren Basilikan bere organoari buruzko liburu bat aurkeztuko da, 'El órgano A. Cavaillé coll (1863) de la Iglesia de Santa María. Donostia'. Organorako obren zatiak interpretatuko dira, besteak beste, 'Salmo 24' (F. Mendelssohn), 'Nigra Sum' (Pau Casals) edo 'Ave María' (José Mª Usandizaga).

Sarrera librea izango da aretoa bete arte eta Orfeoiak Gerardo Rifón, Alize Mendizábal (Santa María organoko organista titularra), Ignacio Arakistain eta Kurt Lueders organisten laguntza izango du. Sainz Alfarok zuzenduko du.

Ekainaren 15ean Unzaga Plazan (Eibar) izango den abesbatzaren emanaldirako sarrera ere librea izango da (lekua bete arte). Bertan, Eibarko txistularien alardearen sorreraren 90. urteurrena omenduko da eta, jakina, alardea bertan izango da. 'Paradisuaren konkista' (Vangelis/Ituarte), 'Baga, Biga, Higa' (M. Laboa) edo 'Txoria txori' (M. Laboa) lanak entzungo dira.

Jarraitu irakurtzen

 


  • DataEkainak 5
  • Gaia Musika