Open Portfolio 2025: izen-ematea

  • Open Portfolio 2025: izen-ematea

Open Portfoliok, grafika berritzailea nazioartean sustatzeko lanagatik ezaguna den plataformak, bere hamabigarren ediziorako deialdia ireki du, aurten Casablancan eta Bilbon egingo dena.

Hamabi urte igaro dira ekimen hau jaio zenetik, helburu argi batekin: grafika arloan lehen pausoak ematen ari diren artista berrien lana babestea eta ikusgaitasuna ematea. Urte hauetan zehar, mundu osoko 250 artista baino gehiagok parte hartu dute, beren lanak, prozesuak eta esperientziak partekatuz.

2025ean, Open Portfoliok bere bokazio internazionala sendotuko du bi egoitzarekin:

OPEN Casablanca 2025

  • Uztailaren 11, 12 eta 13an – Centre Culturel Sacré-Cœur (Casablanca)
  • Izena emateko epea: ekainaren 15era arte
  • Proposamenak bidaltzeko: openportfoliocasablanca@gmail.com

OPEN Bilbo 2025

  • Irailaren 26tik 28ra – Sala Rekalde, Bilbo (Bizkaia)
  • Izena emateko epea: uztailaren 21era arte
  • Proposamenak bidaltzeko: openportfolio@figbilbao.com

Nork parte har dezake?

Deialdia nazionalitate guztietako artista emergenteei zuzenduta dago, betiere haien jarduna teknika grafikoei lotuta badago. Onartuko dira bai teknika tradizionaletan (xilografia, litografia, kalkografia, serigrafia, linograbatua...) oinarritutako lanak, bai eta teknika grafikoarekin lotura duten prozesu garaikide, hibrido edo esperimentaletan egindakoak ere. Ez da adin-mugarik ezarriko, eta bereziki baloratuko dira proposamenaren originaltasuna, kontzeptuaren sendotasuna eta kalitate teknikoa.

Informazio gehiago


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 4(e)tik 2025(e)ko Uztailak 21(e)ra
  • EntitateaOpen Portfolio
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSustapena eta zabalkundea
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.