Laudioko Udalaren dirulaguntzak 2025ean kultur programak egiteko

  • Laudioko Udalaren dirulaguntzak 2025ean kultur programak egiteko

Deialdi honen objektua da Laudio Udalak Nortasun Arloaren bitartez (Kultur eta Kirol Azpiarloa, Kulturako Zerbitzu Unitatea) kudeatzen dituen dirulaguntzak ematea, norgehiagoka-araubidean. Dirulaguntza kultura-izaerako jarduera eta egitasmoak antolatu, garatu eta gauzatzeko izango dira.

Lote hauetan banatuta emango dira dirulaguntzak:

1. lotea: 2025ean udalerrian kultur jarduerak antolatzeko dirulaguntza (41.250,00 euro). Lote honetan, erakunde eta urte bakoitzeko, 5.000,00 euroko dirulaguntza jaso ahalko da, gehienez, lehenengo banaketan.

2. lotea: udalerriko kultura-elkarteek kultura-ekitaldietan parte hartzeko (lehiaketak, txapelketak, bisita kulturalak, etab.), 2025ean Laudiotik 40 kilometrora baino gehiagora egin dituzten edo egingo dituzten joan-etorrietarako dirulaguntza (5.100,00 euro). Lote honetan, erakunde eskatzaile eta urte bakoitzeko, 2.000,00 euroko dirulaguntza jaso ahalko da, gehienez, lehenengo banaketan. Bisita kulturalen kasuan, bisiten programak zerikusia izan beharko du Laudion egingo diren jarduerekin, eta bisitaren helburua arrazoitu beharko da, bai eta berton egiteko ezintasuna ere. Ez dira diruz lagunduko publiko edo ikusle soil gisa joango diren bisitak.

3. lotea: 2025ean udalerrirako interes kulturala duten liburuak, diskoak, bideoklipak, film laburrak edo filmak argitaratzeko dirulaguntza (1.650,00 euro). Lote honetan, erakunde eta urte bakoitzeko, 500,00 euroko dirulaguntza jaso ahalko da, gehienez, lehenengo banaketan.

Diruz lagundu ahalko dira kultura zabaltzeko eta dinamizazio soziokulturaleko jarduerak musikaren, folklorearen, antzerkiaren, dantzaren, letren, arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen esparruetan, eta, oro har, sorkuntzakoetan. Halakotzat joko dira erakusketak, antzerki-emanaldiak, jaialdiak, lehiaketak, kontzertuak, hitzaldiak eta konferentziak, kultura-asteak, bai eta erakundearen beraren jarduerak hedatzeko eta komunikatzeko sortutako material grafikoa eta soinuduna argitaratzea ere, baldin eta jarduera hori bazkideen artean bakarrik egiten ez bada.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 5(e)tik 2025(e)ko Uztailak 2(e)ra
  • EntitateaLaudioko Udala
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Literatura
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.