Gasteizko Udalaren 2025eko laguntzak ikus-entzunezko proiektuak garatu eta ekoizteko eta gidoiak idazteko

  • Gasteizko Udalaren 2025eko laguntzak ikus-entzunezko proiektuak garatu eta ekoizteko eta gidoiak idazteko

Deialdi honen xedea da ikus-entzunezko proiektuak (fikziozkoak, animaziozkoak, dokumentalak, esperimentalak eta telesailak) garatu eta ekoizteko eta zinema-gidoiak idazteko laguntza ekonomikoak emateko baldintzak ezartzea; norgehiagoka bidezko konkurrentzia-erregimena baliatuko da horretarako.

Hauek izango dira laguntzen modalitateak:

A) Film luzeen, telesailen eta telesail laburren proiektuak garatzeko laguntzak, direla fik­ziozkoak, dokumentalak, animaziozkoak edo esperimentalak, jaialdietan, zinemetan, telebistan edo plataforma digitaletan publikoki emateko, oinarri hauetako A modalitatean adierazten den eran.

B) Film laburrak ekoizteko laguntzak, oinarri hauetako B modalitatean adierazten den eran.

C) Zinema-gidoiak idazteko laguntzak, oinarri hauetako C modalitatean adierazten den eran.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 5(e)tik 2025(e)ko Uztailak 2(e)ra
  • EntitateaGasteizko Udala
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.