Hirian ekimenak larunbat honetan (ekainak 7) La Peña-Abusun egingo den ediziorako ordutegiak eta agertokiak aurkeztu ditu
- Javiera Mena, Hens, Parquesvr, Lablackie, Airbag, Kiliki eta, guztira, 18 artista arituko dira Bilbao BBK Live jaialdiaren eta Kreatibo Industriak fundazioaren eskutik, jai-giroan eta doan
Gero eta gutxiago falta da larunbatean, ekainak 7, Bilboko Abusu auzoan Hirian ekimena hasteko. Bilbao BBK Live jaialdiaren eta Kreatibo Industriak fundazioaren eskutik, jada tradizio bihurtu den Bilbao BBK Live jaialdiaren atariko ekimenak kultura eta aniztasuna ekarri ditu, aurtengoan ere, Bizkaiko hiriburura. Hirian ekimenari esker, auzoko kale eta plazak jai-giroan murgilduko dira egun batez, abangoardiako musika-programazio eklektikoa eskainita, gustu eta publiko guztietarako modukoa eta doan.
Lau agertoki prestatu dituzte Ibaieder parkean eta Ibaizabal kanpan Hirian ekimenaren seigarren edizio honetako 18 artistentzat.


