Gonzalo Cañasi eskainitako erakusketa Topic museoan

  • Gonzalo Cañasi eskainitako erakusketa Topic museoan

TOPIC museoak Gonzalo Cañasi (Cuenca 1937- Madril 2012) eskainitako erakusketa paregabea aurkezten du Anbigu aretoan, irailaren 7ra arte. Cañas, Espainiako txotxongiloen historian funtsezkoa da eta txotxongiloak eta aktoreak eszenan fusionatzen lehenetarikoa. Cañas 1961ean hasi zen antzerkiko eta zinemako aktore gisa eta bere lan profesionalaren zati handi bat figuren antzerkiari eskaini zion. Eszenaratzeko zeregin guztietan inplikatutako artista izan zen: gidoien idazketan, figurak eta eszenografiak egitean, zuzendaritzan, ikuskizunen banaketan eta antzezpenean. Cañas antzerki gizona izan zen.

Txotxongiloen antzerkiari eskainitako dedikazio bereziagatik nabarmendu zen, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren txotxongiloen artea berritzeko lehen mugimenduan parte hartuz, Francisco Peralta eta Paco Porrasekin batera. 1960an sortu zuen bere lehen taldea: Bululu, Madrilgo txotxongilolari ospetsuenek egiten zuten bezala, jaunartze-festetarako etxez etxeko emanaldiak egiteko helburu nagusiarekin. Geroago, probintzietako kanpainetan parte hartu zuen eta ikuskizunak Espainiako txokoetan zehar eraman zituen. 1970eko uztailean, Gonzalo Cañasen Txotxongiloak izena hartu zuen.

topic.eus

  • DataEkainak 3
  • Gaia Ikusizko arteak