BASQUE. MUSIC. at BIME BILBAO 2025: Euskal Herriko musika taldeei eta artistei zuzendutako deialdia

  • BASQUE. MUSIC. at BIME BILBAO 2025: Euskal Herriko musika taldeei eta artistei zuzendutako deialdia

2025eko urriaren 28tik 31ra ospatuko da BIME BILBAO nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. BASQUE. MUSIC.-ek, BIMErekin elkarlanean, euskal musikariei eta taldeei zuzendutako deialdia ireki du. Parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da ekainaren 23a baino lehen.

Aurkeztutako proposamenen artean, BIMEk hiru hautatuko ditu eta hauek BIME Live jaialdiaren programazioan showcase bat eskainiko dute. Emanaldi hauetan nazioarteko jaialdietako programatzaileak egon daitezke. Aukeratutako musikariek hiru eguneko kongresu profesionalean parte hartzeko aukera ere izango dute. Bertan, sareak sortu eta kultura- eta sormen-industrietako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jarri ahal izango dira.

BASQUE. MUSIC.-ek diru-kopuru bat bideratuko du kontzertu honetako gastuak ordaintzeko.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 3(e)tik 2025(e)ko Ekainak 23(e)ra
  • EntitateaBASQUE. MUSIC.
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraErakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.