Xabier Portugal - Pasaia Hiria eta Altamira Puente - Villa de Pasaia olerki-lehiaketa 2025

  • Xabier Portugal - Pasaia Hiria eta Altamira Puente - Villa de Pasaia olerki-lehiaketa 2025

Pasaiako Udalak Xabier Portugal - Pasaia Hiria eta Altamira Puente - Villa de Pasaia olerki lehiaketaren 23. edizioa aurkeztu du.

Sari horien helburua da literatura, oro har, eta poesia, bereziki, balioestea eta herritarrei zabaltzen laguntzea.

OINARRIAK

Bi modalitate egongo dira:

  • Xabier Portugal - Pasaia Hiria euskaraz aurkeztutako lanetarako.
  • Altamira Puente - Villa de Pasaia gaztelaniaz aurkeztutako lanetarako.

Baldintzak

  • Parte-hartzaileek 18 urtetik gorakoak izan behar dute.
  • Aurkeztutako obrek originalak eta argitaragabeak izan behar dute. Ez dute argitaratuak izan behar, ez osorik ez partzialki, ez formatu fisiko edo digitalean, eta ez dira aurreko lehiaketetan sarituak izan behar ere.
  • Gai askeei buruzkoa izango da, eta gutxienez 200 bertso izango du.

Sariak

Bi sari ekonomiko egongo dira modalitate bakoitzean:

  • Lehenengo saria: 1.200 euro.
  • Bigarren saria: 600 euro.

Horretaz gain, udalak saritutako lanak argitaratuko ditu, aurreko edizioetan saritutako olerki liburuek jasotzen dituzten bildumekin jarraituz.

Informazio gehiago


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 2(e)tik 2025(e)ko Uztailak 17(e)ra
  • EntitateaPasaiako Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.