WIP Latam deialdia 2025

  • WIP Latam deialdia 2025

Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailean izena emateko epea ireki du gaur. Work in progress honen helburua Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzea eta postprodukzio-fasean dauden filmak amaitzen laguntzea da.

Aurkeztutako film guztietatik gehienez sei aukeratuko ditu Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeak. Gutxienez 60 minutuko iraupena izan beharko dute, eta, nagusiki, Latinoamerikako herrialdeetako ekoiztetxeek ekoitzi behar dituzte. Izena emateko epea uztailaren 2an amaituko da.

WIP Latam irailaren 22an, 23an eta 24an izango da; WIP Europa eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa ere egun horietan egingo dira.

Duela gutxi WIP Latam-en parte hartu duten zinemagile askok, hala nola Iván Fundek, Lola Ariasek, Iair Saidek, Martín Benchimolek, Manuel Abramovichek eta Laura Baumeisterrek, besteak beste, nazioarteko ibilbide arrakastatsua izan dute. Ekimen honetako beste parte-hartzaileen esperientziei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen.

SARIAK

WIP Latam Industria Saria. A Contracorriente Films, Best Digital, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresek postprodukziorako laguntzak emango dituzte. Saria aurkeztutako film baten postprodukzioan datza, barnean hartuta ingelesez azpititulatutako DCPa sortzea eta Espainian banatzea.

WIP Latam onenaren EGEDA PLATINO INDUSTRIA Saria. Guztira, 30.000 euro gordin emango zaizkio film irabazlearen ekoizle nagusiari.

Araudia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 2(e)tik 2025(e)ko Uztailak 2(e)ra
  • EntitateaDonostia Zinemaldia
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraEkoizpena
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.