Lamia Mari Suedian izango da Dantz Point 2025 programaren barruan

  • Lamia Mari Suedian izango da Dantz Point 2025 programaren barruan

Lamia Mari artista Euskal Herria ordezkatzeko aukeratu dute Dantz Point Helsingborg (Sweden) 2025 nazioarteko ekitaldian, BASQUE. MUSIC. eta Dantz Kolektiboaren arteko lankidetza hitzarmenari esker. 
Kontzertua irailaren 27an izango da, 18:30etan, Helsingborgeko (Suedia) St Mary's Church-en.

Martxoan Donostian egin zen Dantz Network Congress-en hasitako prozesuaren emaitza da emanaldi hau. Lamia Marik bere proposamena aurkeztu zuen Trigger, Ines eta Monet euskal artistekin batera. Bertan, parte-hartzaile bakoitzak aukera izan zuen bere proiektua defendatzeko sektoreko profesionalen aurrean pitching saio batean, eta showcase bat eskaintzeko Convent Garden espazioan.

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 2
  • Gaia Musika