Eurosonic (ESNS) jaialdiaren 2026ko edizioan parte hartzeko deialdia

  • Eurosonic (ESNS) jaialdiaren 2026ko edizioan parte hartzeko deialdia

ESNSko antolakuntzak showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki du. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da ESNS eta bertan parte hartzeko deialdia irailaren 1era arte egongo da zabalik. Izena emateko esteka hau erabili behar duzu.

Musika jaialdia izateaz gain, europako musikarako sareen elkartrukerako eta sorkuntzarako plataforma nagusia da, eta artista hasiberriei nazioarteko musika-eszenan sartzen laguntzen die. Urtero, ESNSk nazioarteko 4.000 ordezkari baino gehiago erakartzen ditu, tartean 400 jaialdi baino gehiago.

Hurrengo edizioa 2026ko urtarrilaren 14tik 17ra egingo da Groningenen (Herbeherak).

Aurreko urteetan EZEZEZ, Divorce From New York,  Zetak eta Merina Gris taldeek  BASQUE. MUSIC. markaren babesean parte hartu dute ESNS-n.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Ekainak 2(e)tik 2025(e)ko Irailak 1(e)ra
  • EntitateaESNS
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraSustapena eta zabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.