Iñaki Alforjak Anastasini zirkuaren historia beltza berreskuratuko du
- Dokumentalgilea El espectáculo inacabado del Circo Anastasini pelikularen aurrekoizpen fasean ari da; Francoren estatu kolpe militarraren hastapenetan Lodosan hil zuten zirku konpainiaren berri du kontagai filmak
Iñaki Alforja dokumentalista (Bolante baten historia, Motxila 21...) La función inacabada del circo Anastasini dokumentala prestatzeko lanetan murgilduta dago. Francisco Francoren altxamenduaren biharamunean, 1936ko uztailaren 19an, Lodosan hil eta desagerrarazi zituzten zirkuko kideen historiaren inguruko ikerketa gisara aurkeztu dute pelikula, eta "misterioa, memoria historikoa eta zirkuaren unibertso sinbolikoa" uztartuko dituela aurreratu dute.


