Euskadiko Orkestrak Mahlerren "7. Sinfonia" handiarekin burutuko du Kontzertu Denboraldia
- Alexandre Bloch zuzendari frantziarrak bigarrenez hartuko du batuta Denboraldi honetan, ehun musikari baino gehiago taula gainera eramango dituen mahleriar sinfonia erraldoi hau zuzentzeko
- Kontzertuak maiatzaren 30etik ekainaren 5era izango dira Donostia, Gasteiz, Iruña eta Bilbon. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean
Euskadiko Orkestrak 24/25 Denboraldia inauguratu bezala itxiko du: Mahlerren sinfonia handi batekin, kasu honetan Zazpigarrena. Denboraldia ezinhobeto laburbiltzen duen obra da, gauarekin lotura estua baitu, eta azken hilabeteetako hainbat kontzertuk izan baitute erlazioa gai gautarrekin.
Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, maiatzak 30, Donostiako Kursaal Auditoriumean; astelehenean, ekainak 2, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, ekainak 3, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteazkenean, ekainak 4, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegunean, ekainak 5, berriz ere Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.


