Ostiral honetan hasiko du Gasteizko Udal Musika Bandak "Aire zabaleko musika" zikloa

  • Ostiral honetan hasiko du Gasteizko Udal Musika Bandak

  • Maiatzaren 30etik urriaren 12ra hamar hitzordu izango ditu Uraren Lorategi Sekretuan, Goikolarran, San Martinen, Judimendin eta El Pilarren

"Aire zabaleko musika" zikloak Gasteizko hainbat txokotara eramaten du urtero musika, beti kanpoan eta harreman zuzenean ikus-entzuleekin. 2025erako hamar kontzertuko zikloa prestatu da, maiatzaren 30etik urriaren 12ra. Kokapenei dagokienez, Goikolarra, San Martin, Judimendi, El Pilar eta Uraren Lorategi Sekretua, denboraldiko agertoki erreferentea, igaroz zeharkatuko dute hiria.

"Bandaren abonu denboraldiaren amaierarekin batera, bandako musikariak ez dira gelditzen. Izan ere, udan ere izaten da musika Gasteizen eta, gainera, aire zabalean, interpretatzen dituzten obrak Gasteizko herritarrengana hurbilduz. Ziklo irekia, kalitatezko errepertorioarekin eta musika hiriko auzoetara hurbilduz, Bandaren jarraitzaile ez direnak ere egun batez izan daitezen", azaldu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura zinegotziak programa aurkezteko prentsaurrekoan.

Kontzertuetan Luis Orduña eta Iker Olazabal, Gasteizko bandaren zuzendaria eta zuzendariondokoa, hurrenez hurren, izango dira. "Eguraldi onarekin gure Musika Zikloa aire zabalera iritsiko da. Ikus-entzule guztientzat pentsatutako rrepertorio askotarikoa eta erakargarria duten kontzertuak, eta, gainera, ikus-entzule berriengana iristea bilatuz, izan ere, Uraren Lorategi Sekretuan dugun presentziari hala eskatu duten hiriko hainbat auzotan emango diren kontzertuak gehitu behar zaizkio. Europa Jauregiko denboraldian bandarako egungo errepertorioan aritzen bagara ere, kontzertu hauetan jazza, zarzuela, pasodobleak, herri musika edo zinemako musika interpretatuko ditugu, adibidez. Esperientzia hori guztia gurekin partekatzera gonbidatzen ditugu Gasteiztarrak", ziurtatu du Orduñak.

Olazabalek gaineratu duenez, "plazer handia da kontzertu horietako batzuk zuzentzea auzoetan eta Uraren Lorategi Sekretua bihurtu den aire zabaleko auditorioan. Aire zabaleko musika zikloak ikus-entzule guztiengana oso modu berezian iristeko eta kontzertu bakoitza esperientzia bizia, irekia, ingurunearekin eta herritarrekin lotuta dagoena bilakatzeko aukera ematen digu. Zikloarekin Bandaren errepertorioaz modu atseginean gozatzeko eta gasteiztarrak musikaren aldetik hezteko helburu bikoitza bilatzen dugu".

Ikusi egitarau osoa


  • DataMaiatzak 26
  • Gaia Musika