Gaubeako Schubertiadaren VIII. edizioa uztailaren 4tik 26ra bitartean izango da
- Jaialdiak bost kontzertu programatu ditu Tuesta, Bachicabo eta Espejoko elizetan
Gaubeako Schubertiadaren zortzigarren edizioan, uztailaren 4tik 26ra bitartean, bost kontzertu egingo dira, ohi bezala Bachicaboko San Martin eta Tuestako Andra Mariaren elizetan, eta baita, hirugarren urtez, Espejoko Salbatzailearen elizan ere.
Gaur goizean aurkeztu dute prentsaurreko batean Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Gorka Salazar Gaubeako alkateak, Eduardo Fernández de Pinedo Vital Fundazioaren ordezkariak eta Silvia Pujaltek, Franz Schubert Elkartearen aldetik.
Schubertiadak leial eusten dio Gaubeako ondare balio handiko guneetara estatuko eta nazioarteko musika arloko talentu handienetako batzuk hurbiltzeko nahaiari, eta bost kontzertu programatu ditu, uztailean arratsaldeko 20:00etan egingo direnak.
"Schubert-en Zisnearen kantua, Strauss-en edo Grieg-en pasioa edo Chaikovski-ren ganbera musika; Christoph Prégarsen-en jakinduria edo Beth Taylor-en ahots sakona. Aurten ere, musikak bat egingo du Gaubeako paisaiekin eta ondarearekin"- nabarmendu dute antolatzaileek.
Christoph Prégardien tenore alemaniarrak inauguratuko du Schubertíada uztailaren 4an, ostirala, Tuestako elizan. Prégardien legenda bat dugu tenore lirikoen artean, eta ospe handia lortu du errezitaldi garrantzitsuetan parte hartzeagatik. Julius Drake handia pianoan lagun duela, Schuberten eta Duparcen kantuekin konkistatuko gaitu.


