Bilbok hartuko ditu 2026ko European Museum of the Year Awards (EMYA) sariak eta jardunaldiak

  • Bilbok hartuko ditu 2026ko European Museum of the Year Awards (EMYA) sariak eta jardunaldiak
    EMYA

  • Albistea Poloniako Bialystok hirian jakinarazi da, han egin baita 2025eko edizioa. Bertan izan da Iurdana Acasuso, Euskararen Etxeko zuzendaria, erakundea aurten EMYA sarietarako finalista izan baita

2026ko ekainaren 10etik 14ra, Bilbo izango da Europako museologia eszenaren erdigune. Euskalduna Jauregian ospatuko dira European Museum of the Year Awards (EMYA) sarien banaketa eta kongresua, European Museum Forum-ek antolatuta.

Bilbok Europako museo-eszenako ekitaldirik prestigiotsuena hartuko du datorren urtean. Hiru eguneko kongresua izango da museoen sektoreko profesionalentzat eta kultur eragileentzat. Ondoren, sari banaketaren gala egingo da, eta hainbat kultura-ekintza osagarri ere antolatuko dira hirian.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 24
  • Gaia Museoak, Ondarea