Azkena Rock Festival jaialdiko ordutegiak, prest

  • Azkena Rock Festival jaialdiko ordutegiak, prest

  • Ekainaren 19an, 20an eta 21ean Gasteizko Mendizabalan
  • Stray Cats taldeko Lee Rocker gehitu diogu artisten zerrendari, Masters of Reality bandaren bajaren ondoren
  • Jaialdiaren atariko, abian da Araba ARF Tour ekimenaren programazioa, eta laster izango da Azkena Warm Up Weekend

Azkena Rock Festival jaialdiaren 23. edizioko ordutegiak aurkezteko unea iritsi da, ekainaren 19an, 20an eta 21ean Gasteizko Mendizabalan zer ikusi eta zer entzuteko aukera izango dugun jakitearren. Rock & roll musikaren mekan punta-puntako artistak bilduko dira: John Fogerty mitikoa, bere errepertorioko klasiko guztiekin eta data bakarrean Estatuan; Manic Street Preachers, hauek ere kontzertu esklusiboan; The Flaming Lips, Yoshimi Battles the Pink Robots interpretatzen; Dinosaur Jr, Without a Sound mitikoa interpretatzen; Lucinda Williams ikonikoa; The Hellacopters 30. urteurrena ospatzen, eta beste asko, eta ezin ahaztu Andre Maria Zuriaren plazako doako programazioa edo Txiki ARF familientzako gunea.


  • DataMaiatzak 22
  • Gaia Musika