Sormen Beka DA! 2025
Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak zortzigarrenez abian jarri dute Durangoko Azokan emango duten SORMEN BEKA DA! deialdia. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.
2025eko deialdian KOMIKI proiektu bat lagunduko da.
Sarituko den proposamena, 2026ean Durangoko Azokako nobedadeetako bat izango da.
OINARRIEN LABURPENA
Norentzat
- Sortzaile berrientzat (gehienez, bakarka, bi lan izango ditu argitaratuta)
- 18 urtetik gora
- Banaka zein taldeka
Bekaren zenbatekoa
15.000 €
Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.
Epea
2025eko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.
Aurkezpen modua
Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus.
Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk (ereduak durangokoazoka.eus):
- Eskaera formularioa
- Sortzailearen curriculuma eta portfolioa
- Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)
- Komiki lanaren laginak:
- Komiki lanaren sinopsia eta argumentuaren garapena
- Pertsonaia nagusien diseinua
- Lanaren erakusgarri izango den ilustrazioen lagina: marraztutako eta amaitutako 6 orrialde
Balorazio irizpideak
- Proiektuaren kalitatea eta gaiaren tratamenduak sor dezakeen interesa
- Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
- Proiektuaren hedatze ahalmena
- Kontuan hartuko dira zenbateraino sustatzen diren kultur artekotasuna, genero-berdintasuna eta integrazioa
- Aurrez aurreko proiektuaren defentsa
Ebazpen prozedura
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 60. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da.
Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 61. Durangoko Azokan (2026an) erakutsiko du emaitza.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Maiatzak 21(e)tik 2025(e)ko Irailak 21(e)ra
- EntitateaGerediaga Elkartea, Durangoko Udala
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaIkusizko arteak, Literatura
- JardueraSorkuntza
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


