Ikus-entzunezkoen produkzioaren aldeko dirulaguntzak: fikziozko film luzeak (2025)
2025. urtean, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzak.
Zinemarako diren fikziozko film luzeen produkzioa
Laguntzen modalitate honetan, 25.artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten edozein hizkuntzatako zinemarako fikziozko film luzeak egitea bultzatuko da.
Ondorio hauetarako zinemarako film luzea da: ikus-entzunezko obra, hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duena eta zinema-aretoetan merkatal ustiapenerako dena.
OHARRA: AGINDUA, 2025eko urriaren 14koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, ikus-entzunezkoen ekoizpenerako 2025eko ekitaldiko dirulaguntzak emateko deialdia egin eta horiek arautzen dituen 2025eko maiatzaren 6ko Agindua aldatzen duena.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Maiatzak 21(e)tik 2025(e)ko Ekainak 20(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraEkoizpena
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


