Eskoriatzan egingo diren kultur programa eta jardueretarako 2025eko dirulaguntzak

  • Eskoriatzan egingo diren kultur programa eta jardueretarako 2025eko dirulaguntzak

Oinarri hauen helburua da 2025ean Eskoriatzan egingo diren kultur programak eta jarduerak antolatzeko norgehiagoka erregimenean emango diren dirulaguntzak arautzea.

Programa edota jarduera horiek Udaleko Kultura arloko helburuekin bat etorri beharko dira, hain zuzen ere, honako hauekin:

Herriko kultur egiturari laguntza eman, zabaldu eta sustatu.

Herritar orori zuzendutako sorkuntzara, ekoizpenera eta kultur hedapenera bideratutako programa eta jarduerak babestea, zabaltzea eta sustatzea.

Gazteen parte hartzea babestu, zabaldu eta sustatzea gazteentzako jarduerak antolatuz.

Euskal historiaren eta kulturaren –bereziki, Eskoriatzakoarenak– balore propioak transmititzeko programak edota jarduerak babestu, zabaldu eta sustatzea.

Euskaraz edo euskararen erabilera sustatzeko egindako programak edota jarduerak babestu, zabaldu eta sustatzea.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Maiatzak 21(e)tik 2025(e)ko Ekainak 20(e)ra
  • EntitateaEskoriatzako Udala
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaSektore anitz
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.