Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdiak agur esan du
- Musika dokumentalen Donostiako jaialdiak horrela kultur ekimenekiko "ardurarik ezari" egotzi dio 17 urteren ondoren agur esan beharra
"Infinitua izango zela uste genuena" ere bukatzen dela iragarri du, ohar batean, Eva Rivera Soler Dock of the Bay musika dokumentalen Donostiako jaialdiaren zuzendariak. Festibala ez dute gehiago egingo, eta maiatzaren 24an agurtuko dute, La Bodeguilla Donostiako tabernan jai bat ospatuta.


