4.000 film baino gehiago jaso ditu ZINEBIk 67. ediziorako

  • 4.000 film baino gehiago jaso ditu ZINEBIk 67. ediziorako

  • ZINEBI Sari Nagusiak diru-zuzkidura handitu du, 20 urtean lehen aldiz
  • Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak euskal ekoizpenean oinarritzen den Bertoko saila indartuko du
  • Begirada feministei emango zaie lehen aldiz (H)emen ZINEBI saria
  • Izena emateko epea ekainaren 20an amaitzen da

Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere urteroko deialdia zabalik mantentzen du, zinemagileek eta ekoizpen- eta banaketa-arloko profesionalek beren lanak azaroaren 21etik 28ra egingo den 67. edizioko lehiaketara aurkez ditzaten.

ZINEBIk, bere Sail Ofiziala-Film Laburren Nazioarteko Lehiaketarako, fikziozko, animaziozko eta dokumentaleko filmak onartzen ditu, gehienez ere 30 minutukoak eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak.

Antolakuntzako arduradunak eta hautaketa batzordeko kideak datozen asteetan hasiko dira jasotako film laburrak ikusten. Deialdia ixteko hilabete pasatxo falta denean, ZINEBIk 4.000 film baino gehiago jaso ditu. Hori dela eta, antolatzaileek hilabete aurreratu behar izan dute izena emateko epea. Horrela, ekainaren 20ra arte egongo da zabalik.

Aurtengo edizioan ZINEBIk bere programazioa berregituratu du eta ez du opera primako film luzeen lehiaketarako (ZIFF – First Film) deialdirik egingo, ahaleginak film laburren lehiaketa indartzeko eta programazio-ildo berriak finkatzeko jarriz.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 16
  • Gaia Ikus-entzunezkoa