BAFFEST - Emakume Argazkilarien Lehiaketa 2025

  • BAFFEST - Emakume Argazkilarien Lehiaketa 2025

Baffest Barakaldok hamar urte bete ditu.

Sortu zenetik, Emakume Argazkilarien Argazki Lehiaketa antolatu du Baffest Festibalak, euskal emakume argazkilarien eta estatuko egileen lana sustatzeko eta argazkilaritzan diharduten profesionalen komunitatea sortzeko asmoz.

Orain arte, Helena Goñi, Teresa del Romero, Ura Iturralde, Aitziber Orkolaga, María Azkarate, Cris P. Lareo, Rocío Bueno, Meritxell Ahicart, Tania Barrenetxea, Carolina Diego, Malu Reigal eta Fernanda del Barrio izan dira saridunak.

Zerrenda honetan islatzen dira, besteak beste, emakume argazkilariek argakilaritza ulertzeko darabilten askotariko ikuspegi, gai, teknika eta moldeak, bai eta Baffest Lehiaketa irabazteak eskaintzen dizkien etorkizun-aukerak ere.

Nor aurkez daiteke?

  • Emakumeak (esangura ez-murriztailean) edo argazki-lanak (esangura zabalenean) aurkezten dituzten taldeak, gehienbat emakumez osaturikoak.
  • 18 urtetik gorakoak.
  • Espainiako estatuan jaio edo gaur egun bizi direnak.
  • Argazkilari hasiberriak nahiz entzutetsuak.

Parte hartzeko modua

12 MBtik beherako PDF formatuko DOSSIERRA erantsita duen mezua bidali behar da certamen@baffest.com helbidera, GAIA eremuan, LEHIAKETA 2025 adierazita, honako eduki hauekin:

  • Biografia edo CV laburra (gehienez ere, 1.500 karaktere).
  • Proiektuaren titulua eta deskribapena (gehienez ere, 1.500 karaktere).
  • Proiektuaren irudiak (gehienez ere, 10 irudi).
  • Argazkilariaren datuak (izena, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta webgunea, Instagram kontua edo antzekoa).
  • Proiektuak web formatuko material gehigarria badu, esteka idatzi ahalko da PDF fitxategian.
  • Gaztelaniaz edo ele bietan (gaztelania/euskara) aurkez daiteke proiektua.
  • Festibalean parte-hartzea doakoa da.

Oinarriak osorik

baffest.eus

Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Maiatzak 14(e)tik 2025(e)ko Ekainak 29(e)ra
  • EntitateaBarakaldoko Udala, Fotopop Producciones Culturales
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.