Anny Estradak irabazi du Euskal Emakume Egileentzako II. Film Laburren Gidoi Lehiaketa
Pasa den maiatzaren 10ean, ICOFF-Gasteiz jaialdiaren baitan, Euskal Emakume Egileentzako II. Film Laburren Gidoi Lehiaketaren saria eman zitzaion Anny Estradari, "La singularidad" proiektuagatik.
Maider Oleagak, Izaskun Arandiak eta Tamara García Iglesiasek osatutako epaimahaiak istoriaren enfokearen originaltasuna, kontakizunaren indarra eta potentzial zinematografikoa azpimarratu zituen.
Beste bi proiektu finalistak Aroa Fernandezen "Desakonpasatua" eta Itziar Hormillaren "Leize" izan ziren.
Bigarren edizio honetan ere sariak 600 €ko diru-saria eta garaikur sinbolikoa izan zituen, ICOFF-Gasteiz Jaialdiaren sari-banaketako ekitaldi nagusian banatu zirenak.
Lehiaketa honen helburu nagusia, euskal emakume egileen artean film laburren gidoiak idaztea bultzatzea eta beraien profesionalizazioan aguntzea da.
Saria jasotzean, Anny Estradak ekimena eskertu zuen eta horrelako espazioak sortzearen garrantzia azpimarratu zuen, emakume gidoilariek beren istorioak partekatu eta ibilbide profesionalean aurrera egin ahal izateko.


