+55 Elkartegiak programarako jarduera proposamenak aurkezteko 2025eko deialdia
Kultura Etxeak bigarren deialdia ireki du +55 Elkartegietarako jarduera proposamenak aurkezteko. Maiatzaren 20an amaituko da epea, eta proposamen berriekin jardueren eskaintza handitzea da deialdiaren helburua. Proposamen horiek 2024ko deialdian aurkeztu zirenei gehituko zaizkie, zeinak jada jarduera poltsa horretan sartuta baitaude.
55 urtetik gorakoentzako jarduera soziokulturalen programa hori Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak kudeatzen du, eta Gasteizen, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñun egiten da.
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak garatzen du, eta haren bidez zahartze aktiboa sustatu nahi da, pertsonek kultura arloan parte hartzearen eta haien bizi kalitatea mantentzen eta hobetzen laguntzearen bidez.
Partikularrak, profesional autonomoak, enpresak edo elkarteak aurkeztu ahal izango dira deialdira, maiatzaren 20a baino lehen.
+55 Elkartegien programari buruzko informazio guztia webgune honetan kontsulta daiteke: https://kulturaetxea.araba.eus/es/aulas55.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Maiatzak 14(e)tik 2025(e)ko Maiatzak 20(e)ra
- EntitateaArabako Foru Aldundia
- AtalaKultura eta Kirol Saila
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaMusika, Literatura, Bestelakoak
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


