Kutxa Fundazioaren Literatura Sari historikoak berrasmatu egin dira
- Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sarien data-aldaketa. Edizio eraberritua ekainean deituko da
Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sariek ibilbide luzea egin dute. Aurreko 57 edizioek askorako eman dute, batez ere pertsona askori lehen argitalpen-aukera emateko, bai kontakizunaren munduan, bai antzerkian. Antolatzaile gisa, Kutxa Fundazioan beti gaude irekita berrikuntzak egiten jarraitzeko eta gure literatura-lehiaketen kalitatea areagotzeko. Horretarako, egileei beraiei, liburu-denden gremioari eta argitaletxeei entzun diegu, eta jaso ditugun iradokizunetan oinarrituta, ilusioz beteriko etapa berri bati ekin diogu.
Etapa berri hau hiru faktorek markatzen dute:
Argitaletxeekiko harremana. Argitaletxeak funtsezko eragileak dira liburuaren munduan, eta Kutxa Fundazioaren Literatura Sarietan saritutako idazlanak modalitate bakoitzean ospe handia duten argitaletxeei lotuta egotea nahi dugu. Horrela, Pepitas de Calabaza argitaletxeak argitaratuko ditu gaztelaniazko antzerki- eta kontakizun-modalitateetako liburu irabazleak. Ibilbide luze eta ezaguna duen argitaletxea da, eta lehiaketako irabazleentzat interesgarria izango da argitaletxe horrekin argitaratu ahal izatea. Euskaraz, bi liburu irabazleak ELKAR argitaletxearekin argitaratuko dira, euskararekin eta euskal literaturarekin konprometituta dagoen eta sektorean liderra den argitaletxea baita.
Edizio-lana. Argitaletxeen funtsezko zereginetako bat edizio-lana da, eta idazleei laguntzea. Edizio honetatik aurrera kalitatezko denbora bermatu nahi dugu, elkarrekin egindako edizio-lana lehiaketa hauen nortasun-zigilu bat izan dadin.
Lehiaketa datorren ekainaren 17an deituko da, orain arte ez bezala, normalean datorren urteko urtarrilean izango litzateke eta. Era berean, deialdia aurreratzeak aukera emango du obra irabazleei buruzko erabakia 2026ko martxora aurreratzeko.
Saritutako lanen banaketa eta zabalkundea. Data-aldaketa horri esker, liburu irabazleak liburu-dendetan egongo dira udazkenaren hasierarako, eta, beraz, ikusgarritasun handiagoa izango dute Gabonetako kanpainari begira. Gainera, saritutako lanen presentzia indartu egingo da azoka, liburu-denda eta kultura-guneetan argitaletxeen eskutik.


