Gertu Kultura Bizkaia sortu da, gizarte-erakundeen eskutik kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei kulturarako sarbidea ematen dien programa soziokulturala
- Gertu Kultura Bizkaia abian da Gertu Kultura sarea Bilbon eta Bizkaian osatzen duten 22 kultura-programatzailerekin eta 33 gizarte-erakunderekin
- Aurkezpenean parte hartu dute Leixuri Arrizabalaga Arruza Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, Amaia Antxustegi Ziarda Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Gonzalo Olabarria Villota Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Nora Sarasola BBKko Gizarte Ekintzako zuzendariak eta Marta Font Gertu Kulturako zuzendariak
- Ekimena BBK Banku Fundazioak bultzatu du lurralde historikoan, '2024-2030 Kultura Inklusiboaren aldeko Estrategia'-ren baitan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesa du
- Inaugurazioko jardunaldian 2025erako programazioaren aurkezpena eta "Oztoporik gabeko kultura" mahai ingurua izan da, Bizkaiko kultura- eta gizarte-sektoreko adituen parte-hartzearekin eta “HAIZEA” emanaldiarekin, Rakel Rodríguez Ruizen (Arymux) pieza inklusiboa Zeinudantzarekin
Gaur inauguratu da Bilboko BBK Aretoan Gertu Kultura Bizkaia, gizarte-erakundeen eskutik kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei kulturarako sarbidea errazteko batu diren kultura- programatzaileen sarea. Irabazi asmorik gabeko ekimen honen babesle dira: BBK Banku Fundazioa '2024-2030 Kultura Inklusiboaren aldeko Estrategia'-ren baitan; Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila eta Gizarte Ekintza Saila, eta Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza arloa. Sare honen helburua da kulturaren bidez pertsonen bizi kalitatea hobetzea eta pertsona guztiei kultura eskuratzeko eskubidea bermatzen laguntzea.
Gertu Kulturaren inaugurazioak konpromisoaren, eraldaketaren eta inpaktu sozialaren eragile gisa kultura sustatzeko ekimen baten hasiera markatu du Bizkaian. Jardunaldian kultura- eta gizarte-arloko hainbat pertsona gailen eta adituk parte hartu dute, baita honako hauek ere: Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzako zuzendariak, Leixuri Arrizabalaga Arruza Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, Amaia Antxustegi Ziarda Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Gonzalo Olabarria Villota Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotziak eta Marta Font Gertu Kulturako zuzendariak.


