Azkuna Zentroak Komikiaren Nazioarteko Egoitzaren bosgarren ediziorako deialdia ireki du
- Hiru lagunentzako egoitza gurutzatua da, Azkuna Zentroa, la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L'image (Angoûleme) y La Maison De La Litterature (Quebec) lankidetzarekin
- Hautatutako pertsonek lan partekatuko tailer bat izango dute hiri bakoitzean 2026ko urtarrila eta apirila bitartean
- Bidaiekin eta ostatuarekin batera, 4.500 euroko dotazioa jasoko dute
- 2025eko irailaren 14ra arte, Azkuna Zentroko Mediateka Galeriak Running on empty. Comics as visual poetry, Marta Cartu, Pauline Lecerf eta Cole Degenstein artisten sormen prozesua erakusten duen erakusketa ikusi ahal izango da
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa, La Cité internationale de la Bande Dessinée et de L'image d'Angoulême eta Quebec-eko Maison de la Litquek Komikiaren Nazioarteko Egoitzaren bosgarren edizioa ireki dute. Erakunde bakoitzak komikigile bat aukeratuko du Angoulême, Bilbo eta Quebecen egingo den proiektu honetan parte hartzeko.
Egoitza gurutzatuen nazioarteko programa honek hiru pertsona hautatuko ditu – bat Espainian bizi dena, beste bat Frantzian eta beste bat Kanadan – 2026ko urtarrilaren amaieratik apirilaren amaierara bitartean sormen-proiektu bat garatzeko. Artista bakoitzak ondoz ondoko egonaldia izango du hiru hirietan: Angoulême, Bilbo eta Quebec. Azkuna Zentroaren deialdia ekainaren 8an itxiko da.
Egoitzaren baitan, artista bakoitzak bere sorkuntza proiektua landuko du eta entitate bakoitzak, halaber, harrera programa bat antolatuko du, lantegiak, bilerak, elkarrizketak edo bestelako jarduerak barne. Horrez gain, lan partekaturako tailer bat izango dute hiri bakoitzean eta, bidaia eta ostatuarekin batera, 4.500 euroko diru dotazioa jasoko dute egoitzen iraupena estaltzeko.
Gainera, hiru egonaldiek jaialdi bat izango dute barne eta harreman profesionalak garatu, jardueretan parte hartu eta jendearekin topaketak egin ahal izango dituzte: Komikiaren Nazioarteko Jaialdia Anguleman, Gutun Zuria. Letren Nazioarteko Jaialdia Bilbon eta Québec BD Jaialdia Quebec-en.
Hautagaiek Maison des auteurs, Azkuna Zentroa edo Maison de la littérature zentrora bidali behar dute eskaera, bizi diren herrialdearen arabera. Erakunde bakoitzak hiru proiektu aurrez hautatuko ditu aurkeztutakoen artean. Azken aukeraketa hiru erakundeek egingo dute, eta hiru irabazleak aukeratuko dituzte batera.


