"Logelan logale", 1.000 haurrez osatutako abesbatza handi bat elkartuko duen kantata


  • Urtebete baino gehiagoko lanaren ondoren, Euskadiko Orkestrak bere lehen haur kantata estreinatuko du euskaraz, Musika Gela zikloko Eskola Kontzertuen baitan
  • Leire Bilbaoren libretoarekin eta Jagoba Astiazaranen jatorrizko musikarekin, "Logelan logale" maiatzaren 13an eta 14an estreinatuko da Kursaalen eta maiatzaren 15ean Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan. Emanaldi guztiak 12:00etan izango dira, eskola-orduetan

Kantata bat sortzea musika-ekitaldi garrantzitsua da, eragile asko biltzen dituena eta giza mobilizazio handia eskatzen duena. Euskadiko Orkestrarekin batera, "Logelan logale"-n 1.000 haurrez osatutako abesbatza handi bat arituko da. Abesbatzak, alde batetik, lau abesbatza pilotu izango ditu (Easo Gazte, Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatza, Hernaniko Udal Musika Eskolako Abesbatza eta Pasaia Txiki Abesbatza) eta, bestetik, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 22 ikastetxetako ikasle-talde. Horiek guztiek Eva Ugalderen abesbatza-koordinazioa eta -zuzendaritza izan dute, eta ikastetxe parte-hartzaileetako irakasleek eta Amaia Zipitria pianojoleak osatu dute formakuntza-lantaldea.

"Logelan logale"-k, gainera, Maria Goiricelayak diseinatutako proposamen eszeniko bat izango du. Juanjo Oconek zuzenduko du orkestra eta Kepa Errasti abeslari eta aktorea izango da protagonista ipuinaren narratiban, protagonistak lorik egin ezin duen gau fantasiatsu batean gertatzen dena. Euskadiko Orkestrak lagunduko dio eszenatokian, baita haur abesbatza handiak ere eszenatokiak zein besaulki-patioan.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 8
  • Gaia Musika