Jazzaren oraina eta etorkizuna Gasteizko Jazz Jaialdiko "Jazza Europan" zikloa inauguratzeko
- Jazz Jaialdiak sei kontzertu programatzen ditu panorama nazionaleko musikari onenekin eta nazioarteko bi errebelazio gazterekin
- Ziklo honetarako sarrerak eta abonamenduak bihar, ostirala, maiatzaren 9an, jarriko dira salgai
Bere egoitzetako baten, Principal Antzokia zuzen ere, obrak direla eta, Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak bere ziklo abangoardistena Europa Jauregira eramango du. Kokapen berri horrek, hala ere, ez du esan nahi jazza berritzaileena hautatzeko filosofia aldatzen denik, ezta genero musikal horren joera eta soinu berriei agertoki bat eskaintzeko konpromisoa hartzen denik ere.
"Jazza Europan" uztailaren 14tik, astelehena, 19ra, larunbata, egingo da Vitoria-Gasteiz Hiribideko Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu Auditorioan.
Astelehenean, hilak 14, eta asteartean, hilak 15, 20:30ean hasiko dira kontzertuak, eta hilaren 16tik (asteazkena) 19ra (larunbata), berriz, ordutegia 17:30etara aurreratuko da, Mendizorrotzako kiroldegiko saio bikoitzetara joateko aukera jendeari emateko.
Move egungo laukote onenetako batek irekiko du zikloa astelehenean, hilak 14. Bertako eszenatik oso gertu dauden musikariek osatzen dute, hala nola Iñigo Ruiz de Gordejuela euskaldunak pianoan eta Borja Barrueta baterian, Alberto Arteta saxo jotzaile nafarra eta Javier Callén kontrabaxu jotzaile aragoiarra. Momentum bigarren lana aurkeztera Vitoria-Gasteizera iritsi dira, jazzaren legatuaren eta kide bakoitzaren bizipen eta testuinguru paregabeen testigantza gisa sortua, eta entzulearekin ezartzen duen komunikazio emozionalean jartzen du arreta.


