Zinemako sarrerak 3,5 euroan Hegoaldean, ekainaren 2tik 5era
- Zinemaren Jairako sarreren aurresalmenta maiatzaren 28an abiatuko dute. Iparraldean, ekainaren 29tik uztailaren 2ra egingo dute Fête du Cinema
Zinemaren Jaiaren XXIV. edizioak prezio murriztuko sarrerak eskainiko ditu Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoak eta Nafarroako zinemetan, ekainaren 2tik 5era.
Espainiako Zinema Federazioak jakinarazi duenez, sarreren aurresalmente maiatzaren 28an jarriko dute martxan.
Txartelak Sarean erosi ahalko dira, nola zinemen webguneetan hala sarrerak saltzeko webetan, baita zinema aretoetako leihatiletan ere.


